Libro de historieta de 48 pags. en color, encuadernado en tapa dura.
Reedición del cómic publicado por Elkar en el año 2011 con la colaboración de la asociación por la recuperación de la memoria histórica Durango 1936 Kultur Elkartea.
Descripción editorial :
1937ko udaberriko lehenengo egunak dira. Mari eta Martin neska-mutikoak, aittitte Eleuteriogaz batera, Durangora bidean doaz tropa faxistak Intxortako frontearen kontrako azkeneko erasoaldiari ekitear direla. Martxoaren hogeita hamaikagarrenean faxistek errukirik barik bonbardatuko dituzte Elorrio eta Durango, gure protagonistak sarraskiaren lekuko direla. Berandu barik, faxistek hankapean hartuko dute Durangaldea, eta euren eskutik etorriko dira mendekua, umiliazioa, erbestealdi luzeak… Gure herriak gogoratzen duen udaberririk ankerrena izan zen 1937ko hura. Oraindino eta ankerragoa haur baten begietara. UDABERRIRIK ANKERRENA komikia 2012an argitaratu zen, Durangoko bonbardaketan 75. urtemugaren bueltan. Hamar urte beranduago, komikiaren berredizio bat da hau. Azala berrituarekin, eta barruan ere aldaketa batzuk eginda datorrena, 85. urtemugaren bueltan, oraingoan.