PALESTINA (2023, ASTIBERRI)
PALESTINA
s/n de PALESTINA [de 1]
Astiberri Ediciones · Bilbao · España
Distribución:
España · 5-XII-2023 · 25 €
Edición:
Origen:
Estados Unidos
Lengua:
Traducción del inglés al euskera
Formato:
Tamaño:
25 x 20 cm
Paginación:
296 págs. más cubiertas
Color:
COLOR (portada) B/N (interior)
Registros:
ISBN: 978-84-19670-35-9
Ediciones:
Antes, en otra lengua, en
Autores:
Historietista 1: JOE SACCO


  0  0

Libro con 296 páginas impresas en blanco y negro, encuadernación en cartoné, y cubiertas en color.

 

 

Información de la editorial:

 1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitzan eta kulturan murgildu zen.

Esperientzia zirraragarri haren ondorioz sortu zen Palestina, Saccoren aurreneko kazetaritza-lan handia, eta azken urteotan argitaratu den obra politiko eta historikorik onenetakoa. Nobela grafiko hau kazetaritza berriaren oinordeko zuzena da, eta komiki-kazetaritza deitutako korrontearen funtsezko pieza: dokumentu etnografiko aparta, garai hartako kronika garratza eta denboran gehiegi luzatzen ari den gatazka bati buruzko ikuspegi ezin pertsonalagoa izateaz gain, zinez liburu baliagarri eta esanguratsua da Ekialde Ertainak geopolitika garaikidean jokatzen duen eta garai hartan jokatzen zuen rola ulertzeko.

Palestina Art Spiegelmanen Maus sarituarekin konparatu izan da, Saccoren lan hau trebezia eta distira handiz barneratzen delako sozialki eta politikoki oso delikatua den gai batean, komikigintzaren mugetatik irten gabe. Edizio honek Edward Said idazle, kritikari eta historialari ospetsuak idatzitako hitzaurrea ere badu; hain zuzen ere, Said Ekialde Ertaineko gatazkaren inguruko aditurik errespetatuenetakoa da mundu osoan.

Obra honek American Book Award saria irabazi zuen 1996an

“Originaltasun harrigarriko obra politiko eta estetikoa, inongo zerikusirik gabea palestinarrek eta israeldarrek izan dituzten eztabaida luze, sarritan zikin, eta desesperatuki bihurriekin… Nobelagile eta poeta pare batek izan ezik, inork ez du Joe Saccok baino hobeto deskribatu egoera izugarri hori.”.
Edward W. Said, hitzaurrerako idatzitako testutik

"Saccok bidea urratu du... bere esperientziaren arima jaso du, bizitako lokatz, izerdi eta beldur zital guztiekin batera: hitzak labur, kalteak luze... Palestinak toki bat merezi du dokumentalgintzaren gorenean".
The Journal of Palestinian Studies

"Hona hemen Saccoren erreportajeetako zurrunbilo indartsua, konpromisoz eta konplizitatez betea... Hau da kontakizun bisualek eskaini behar dutena, berehalakotasun hau, enpatia hau, narrazioa irekitzeko gaitasun hau, hitzen gainetik hegaldatzerainokoa".
Los Angeles Times

"Sacco marrazkilari morala da... zorretan gaude berarekin".
Christopher Hitchens

 

Muestras
 3
TEBEOAFINES
  []
Números de esta colección
 1
Ordinarios (1): 1
Creación de la ficha (2023): JUAN M. BOSQUE · Datos e imágenes obtenidos del sitio web de la editorial.
CITA DE ESTA PÁGINA / CITATION:
JUAN M. BOSQUE (2023): "PALESTINA (2023, ASTIBERRI)" en Tebeosfera. Disponible en línea el 3-V-2024 en: https://www.tebeosfera.com/numeros/palestina_2023_astiberri.html
Esta ficha documenta la existencia de una publicación, lo cual no implica que la Asociación Cultural Tebeosfera posea ejemplares o los tenga a la venta. Tebeosfera no es una tienda. Tampoco asesoramos sobre el valor de mercado de los productos aquí mencionados.